berria.info

Asteazkena, 2012ko apirilak 11a.

Ez dute onartu EAJren eztabaida eskaera

SELEKZIOAK. EAJk 1990. urteko Kirol Legea aldatzeko lege proposamena plenoan eztabaidatzeko eskaera zuen atzo Espainiako Legebiltzarrean, hainbat naziotako selekzioen ofizialtasuna bideratu ahal izateko. PP, PSOE eta UPyDk atzera bota zuten. Ez da alderdi jeltzaleak antzeko proposamena egiten duen lehenbiziko aldia. Amaiurrek, berriz, legegintzaldi bakoitzean proposamen lege berdina aurkeztu izana egotzi zion EAJri, «kirol selekzioen defentsan jarrera irmorik» ez duenean.